Getariako Txakolina Jatorri Deitura

Kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren kalitatea bermatzeko, Kontseilu Arauemaileak kontrolatu egiten du mahats autoktonoen jatorria, beren kalitatea, manipulazioa eta prestaketa zaindua.

1989an, ardogileek eta euskal administrazioak berreskurapenaren, berrikuntzaren eta kalitatearen alde elkarlanean egindako ahalegin eta apustuari esker, Getariako Txakolinari Jatorri Deitura onartu zioten, Getariako Txakolina izenez.

2007an, Getariako Txakolina Deitura Gipuzkoako herrialde historiko osora zabaldu zen.

Getariako Txakolina

Ardogile bakoitzak, etiketan bertan, Getariako Txakolina Jatorri Deituraren zigilua gehitzen dio, baita kontrolpeko seriearen zenbakia daraman zigilua ere. Jatorri Deituraren barruan dagoela bermatzen du horrek.