Gure Upeltegia

Getariako Txakolina J.D.aren sorleku den Getariako herrian, kokatutako familia-giroko upeltegi bat gara.

Txakolina egiten 3 belaunaldiren esperientzia izanik, gure ezaugarrietako bat tradizio enologikoari betidanik izan diogun errespetua da.

Errespetu horrek, familiaren esperientziaren jakituriari esker belaunez belaun hedatu dugun ezagutzarekin batera, ahalbidetu digu artisautza eta teknologia, tradizioa eta modernotasuna uztartzea, nortasun propioa duen kalitate handiko ardoak sortuz.

2009. urtean, gure upeltegi berria eraiki genuen, azken teknologia gurera ekarriz, eta hala, ezaugarri paregabeak dituen txakolin bat erdietsi dugu, mahatsaren bizitoki diren Getariako mendi-hegal berdeak oroitarazten dizkiguna: % 95 Hondarribi Zuria eta % 5 Hondarribi Beltza.

Mahastiek, gehienak Getarian kokatuak daudela, 5 eta 60 urte bitarteko adina dute. Kalitate aparta duen mahats hori, berriz, mahats-parretan jarria dago, hegoalderantz begira.

Getariako Txakolina Upeltegia Getariako Txakolina Upeltegia
Getariako Txakolina Upeltegia Getariako Txakolina Upeltegia
Ulacia Getariako Txakolina Ulacia Getariako Txakolina
Getariako Txakolina Upeltegia Getariako Txakolina Upeltegia
Getariako Txakolina Getariako Txakolina

Txakolinaren prestaketa

Gure helburua kalitate goreneko produktu batzuk eskaintzea da, eta horrexegatik, prestaketaren urrats bakoitza kontrolatzen eta zaintzen dugu.

Irailaren amaiera eta urriaren hasiera aldera biltzen dugu, mahatsa heldutasun punturik onenera iritsi denean. Eskuz egiten da hori, mahatsa kaxa txikietan jarriz, eta era horretan, mahats-mordoa ez hondatzea zaintzen dugu.

Prentsa pneumatikoak erabiltzen ditugu mahatsetik muztioa ateratzeko, eta gero altzairu herdoilezinezko deposituetan hartzitzen da, tenperatura etengabe kontrolpean dagoela.

Gure upeltegian atsedenean hilabete batzuk egin ondoren, txakolina prest egongo da botilaratzeko.